XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mundutar literatur alorrean, Olabide'k komedi eta trajedi batzuk itzuli zitun frantsesetik.

Eleder laguntzalle bikain izan zen eta Jovellanos'i lenengo literatur urratsetan bere babesa eskeiñi zion.

Literatura sakratuan, len aipaturiko El Evangelio en Triunfo'z gaiñera, Salmoak eta Itun Zaharretik eta Eli-abestitatik bildutako berein kantagai itzuli zitun.

Baita bere sormenean mamitutako olerki sail bat ere argitaratu zun Poemas Christianos izenpean.

Alabaiña, Menendez y Peiayo'k irizpide kaxkarra dauka Olabide'ren olerkari senaz.

Santandertar idazlariak, naiz mundutar olerki alorrean, naiz olerki sakratu alorrean, eztio poeta meriturik aitortzen.

Bere bertsoak rimadun prosa uts omen, ez giar, ez gazi-gezik, ez bizi txinpartik...

Bere aburu-etsipenak sinismena erakarri zion, baiñan, ez ala olermena.

Ba'daiteke, Menendez y Pelayo'k zorrotzegi ebaztea Olabide'ren olermen doai urria, nolabaiteko atsegin-ezak eraginda edo, baiña, dena den, Limatar euskotarra etzen gallendu erdal-literatur-ereintzan.

Ainbestean, nire saio-lan edo jardunalditxoa burutua derizkiot, Azkoiti'ko iru zalduntxoai eta Olabide'ri eragin zien jakintza-egarria eta kultur-kezka pintzel-emanaldi batzuz nolabait margoztea izan baita soil-soilki gure elburua.

Eztakit, nik nai nukean aogozorik eta bizigarririk erantzi diotan nire lanari.

Jatena motela delarik ba-da erremedio, sukal-bazterrean gatzontzirik den artean.

Gure janaria gazitzeko, ordea, eztizu gatzandelak deusik balio.

Sukaldaria bear neu baiño obea, janariari gatz eta bizigarria neurri-neurrian botako diona...